Inicio > Zerbitzuak

Zerbitzuak

formacion_innovacion

Formakuntza eta berrikuntza

Noski Consulting-en etorkizunerantz aurrerapausuak ematen ditugu bi norabidetan:

1)    Gaur egun, etorkizuneko sormendu eta teknologia irtenbideak gauzatuz. Noskik sektore turistikoaren etengabeko aldaketei aurrea hartzen die ikertze, dokumentatze eta azken teknologien erabiltze  prozesu iraunkor batean sartuta.

2)    Sektorerako profesional berriak prestatuz: Teknologiak giza-faktorea ordezkatzen ezin duenez, prestakuntza zerbitzurik zorrotz eta osokoenak eskaintzen ditugu turismoko eragileek edozein erronkari, eragikortasunez eta segurtasunez aurre egin diezaioten.

Arlo honetako zerbitzuen artean honakoak daude:

1)    Sektore turistikoaren giza-baliabideen prestakuntza eta hobekuntza.
2)    Turismoko atal espezifikoei buruzko programak, gida-liburuak eta ikastaroak.
3)    SICTED programa barruan dauden helmugeentzako prestakuntza, aholkularitza eta ebaluatze lanak.
4)    Unibertsitate eta beste hezkuntza-instituziotarako prestakuntza-programak.
5)    Turismoari buruzko eztabaida, bilkura eta jardunaldien antolakuntza
6)    Web 2.0, sare sozial eta Interneten aplikazioak Turismo-jomugen gestioan ezartzeko ikastaroak
7)    Turismoko enpresa eta instituzioen web komunikaziaren diseinu eta gestioa.
8)    Segurtasun turistikorako sistema informatikoak.
9)    Informazio turistikoa geografikoki kokatzeko sistemak.

KONTSULTATU GURE ESPERIENTZIA PRESTAKUNTZA ETA BERRIKUNTZAN

Innovación, TICs y formación

Noski Consulting Tour, en su proceso de investigación, mejora e innovación continua, se adapta a los nuevos tiempos y ofrece sus servicios incorporando permanentemente nuevas tecnologías, especialmente en el ámbito de las denominadas tecnologías de la información y comunicación (TIC-s), aplicadas a trabajos de marketing, planificación y gestión turística:

- Sistemas de georreferenciación turística en Google Earth

- Sistemas informáticos de Seguridad Turística

- Marketing y comunicación turística en Internet así como en la Web 2.0 y sus diferentes Medios Sociales (YouTube, Redes Sociales, Blogs, etc.)

- Formación sobre las aplicaciones de la Web 2.0 al Turismo.

- Etc.

Las nuevas herramientas tecnológicas abren un amplio abanico de oportunidades en materia de gestión de destinos, comunicación turística, fidelización o atención al cliente entre otros. Procesos a menudo intangibles en los que el conocimiento y el saber hacer adquieren una relevancia extraordinaria en la competitividad de los mismos.

Por ello, la capacitación y la mejora de los recursos humanos constituyen en Noski Consulting Tour un área de gran valor en nuestra oferta de servicios. Noski Consulting Tour está presente en programas formativos de diversas universidades españolas y extranjeras, además de diseñar programas y manuales formativos específicos tanto para empresas privadas como para instituciones públicas.

   
planificacion

Plangintza

Noski Consulting-en planak egiten ditugu gure bezeroekin harreman estuan eta elkarlanean. Plan hoien artean, kontestuko ikasketa sakonak, ikuspegi estrategikoak edo ekintza-planak daude. Gure ustez, planifikatzeak gertakariei aurrea hartzeko aukera ematen digu eta, era berean, arrakastarako bidea zabaltzen du.

Gure zerbitzu-eskaintza integralak egindako planen ezarpena hartzen du, turismo antolamendu-egituren inplantazio, indartze zein gestioaren inguruko ardura ere hartuz.

Guretzat, zerbitzu hauen hedapena bi printzipiotan oinarritzen den eragile ekonomiko bezala agertzen zaigu: iraunkortasuna eta zeharkakotasuna. Iraunkortasuna, baldin eta jarduera turistikoa kultura eta natura ondasunak mantentzeko funtsezko tresna da; zeharkakotasuna, baldin eta turismoa edozein motako eragile sozial, ekonomiko eta politikoen artean adostasuna lortzeko bidea da.

Arlo honetako zerbitzuen artean honakoak daude:

1)    Plan zuzentzaileak, merkaturatze planak eta turismo sustatzeko planak, bai produktu bai jomugetarako ere.
2)    Egoeraren ikerketak, analisiak eta diagnosiak
3)    Turismoaren eraginaren inguruko ikerketak eta bideragarritasun planak
4)    Turismoko erakundeentzako aholkuritza-lanak.
5)    Jomuga turistikoen gestioa (turismo bulegoak, azpiegitura eta baliabideak, turismoko erakunde pribatuak eta publikoak, gure giza-baliabideen partehartzea turismoko erankudeen staff,-etan, etab.)

KONTSULTATU GURE ESPERIENTZIA PLANGINTZAN

   
promocionmarketing

Marketing

Ezagutzen ez dena, ez dela existitzen pentsatzen dugu Noski Consulting-en. Beraz, pertsonengana heltzea bezain garrantzitsua da jomuga erakargarri, aparteko produktua edo kalitatezko zerbitzuak eukitzea.

Baliabide tekniko eta pertsonalak ditugu merkatu turistikoen portaera eta joerak  aztertzeko, baita erantzunak neurrira emateko ere, bezeroak izan daitezkenak erakartzeko eta gure jomugarekin fidelak izan daitezen.

Turismo-sektorea haztatzen dugu eta marketing planak egiten ditugu; eskaintza eta eskaeraren ezaugarriak aztertzen ditugu, eta ekitaldiak, kanpainak eta sustapen eta komunikazio ekintzak antolatzen ditugu.

Arlo honetako zerbitzuen artean honakoak daude:

1)    Turismoko marketing planak.
2)    Marka turistikoak sortu eta merkatuan kokatzeko aholkularitza.
3)    Merkatuari buruzko ikasketak.
4)    Ekitaldi, azoka, aurkezpen, jardunaldi tekniko, tailler, workshops, etabarreko sorkuntza, antolakuntza eta gestioa.

5)    Marketing 2.0 eta e-mail marketing.

KONTSULTATU GURE ESPERIENTZIA MARKETING-EAN

   
seguridadturistica

Turismoko segurtasuna / Blog-a

Sektore turistikoak ezin ditu begiak itxi haren interesetan kalte egiten duten natura-hondamen, delinkuentzia edota segurtasun faltaren aurrean. Horregatik Noski Consulting–ek behar bakoitzera egokitutako erantzunak ematen ditu.

Gai honen inguruan dauden egitura sendoak eskasak izanda, benetazko irtenbideak bilatzen ditugu, jomugetako gestoren beherretara egokitzen direnak, turistek euren burua segurua sentitu dezaten asmoarekin. Adituak gara gai berezi hau jorratzen, eta aholkularitza eskaintzen diegu instituzio pribatu zein publikoei krisi estruktural edo behar den unekoaren gestioan.

Arlo honetako zerbitzuen artean honakoak daude:

1)    Turismoko Segurtasun sistemak hainbat arloetan dauden gabeziak gainditzeko: zerbitzuak, azpiegiturak, araualdia, sektoretako egiturak, etab.
2)    Prestakuntza eta aholkularitza integrala
3)    Turismoko Segurtasunari buruzko diagnosiak eta txostenak.
4)    Biltzar, foro, tailler eta kongresuen antonlakuntza.
5)    Gestioa eta komunizaioa krisi egoeratan

Era berean, Noski Consulting-eko gerentea den eta aholkulari moduan 30 urtetik gorako esperientzia duen Iñaki Garmendiak turismoko segurtasunari buruzko hainbat egungo gai eta kontu teorikoak jorratzen ditu  TURISMO Y SEGURIDAD blog-ean.

   

Ezagutza globala, tokiko esperientzia

PEZ

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.

Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.

Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.

Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.

Ondorengo elkarteetako bazkideak gara:

omtaecit2

rss-logo logo_linkedin logo_hosteltur

pacto_verde