Inicio > Zerbitzuak > Plangintza

planificacion

Plangintza

Noski Consulting-en planak egiten ditugu gure bezeroekin harreman estuan eta elkarlanean. Plan hoien artean, kontestuko ikasketa sakonak, ikuspegi estrategikoak edo ekintza-planak daude. Gure ustez, planifikatzeak gertakariei aurrea hartzeko aukera ematen digu eta, era berean, arrakastarako bidea zabaltzen du.

Gure zerbitzu-eskaintza integralak egindako planen ezarpena hartzen du, turismo antolamendu-egituren inplantazio, indartze zein gestioaren inguruko ardura ere hartuz.

Guretzat, zerbitzu hauen hedapena bi printzipiotan oinarritzen den eragile ekonomiko bezala agertzen zaigu: iraunkortasuna eta zeharkakotasuna. Iraunkortasuna, baldin eta jarduera turistikoa kultura eta natura ondasunak mantentzeko funtsezko tresna da; zeharkakotasuna, baldin eta turismoa edozein motako eragile sozial, ekonomiko eta politikoen artean adostasuna lortzeko bidea da.

Arlo honetako zerbitzuen artean honakoak daude:

1)    Plan zuzentzaileak, merkaturatze planak eta turismo sustatzeko planak, bai produktu bai jomugetarako ere.
2)    Egoeraren ikerketak, analisiak eta diagnosiak
3)    Turismoaren eraginaren inguruko ikerketak eta bideragarritasun planak
4)    Turismoko erakundeentzako aholkuritza-lanak.
5)    Jomuga turistikoen gestioa (turismo bulegoak, azpiegitura eta baliabideak, turismoko erakunde pribatuak eta publikoak, gure giza-baliabideen partehartzea turismoko erankudeen staff,-etan, etab.)

KONTSULTATU GURE ESPERIENTZIA PLANGINTZAN

 

Ezagutza globala, tokiko esperientzia

PEZ

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.

Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.

Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.

Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.

Ondorengo elkarteetako bazkideak gara:

omtaecit2

rss-logo logo_linkedin logo_hosteltur

pacto_verde