Inicio > Zerbitzuak > Marketing

promocionmarketing

Marketing

Ezagutzen ez dena, ez dela existitzen pentsatzen dugu Noski Consulting-en. Beraz, pertsonengana heltzea bezain garrantzitsua da jomuga erakargarri, aparteko produktua edo kalitatezko zerbitzuak eukitzea.

Baliabide tekniko eta pertsonalak ditugu merkatu turistikoen portaera eta joerak  aztertzeko, baita erantzunak neurrira emateko ere, bezeroak izan daitezkenak erakartzeko eta gure jomugarekin fidelak izan daitezen.

Turismo-sektorea haztatzen dugu eta marketing planak egiten ditugu; eskaintza eta eskaeraren ezaugarriak aztertzen ditugu, eta ekitaldiak, kanpainak eta sustapen eta komunikazio ekintzak antolatzen ditugu.

Arlo honetako zerbitzuen artean honakoak daude:

1)    Turismoko marketing planak.
2)    Marka turistikoak sortu eta merkatuan kokatzeko aholkularitza.
3)    Merkatuari buruzko ikasketak.
4)    Ekitaldi, azoka, aurkezpen, jardunaldi tekniko, tailler, workshops, etabarreko sorkuntza, antolakuntza eta gestioa.

5)    Marketing 2.0 eta e-mail marketing.

KONTSULTATU GURE ESPERIENTZIA MARKETING-EAN

 

Ezagutza globala, tokiko esperientzia

PEZ

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.

Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.

Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.

Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.

Ondorengo elkarteetako bazkideak gara:

omtaecit2

rss-logo logo_linkedin logo_hosteltur

pacto_verde