Inicio > Zerbitzuak > Turismoko segurtasuna / Blog-a

seguridadturistica

Turismoko segurtasuna / Blog-a

Sektore turistikoak ezin ditu begiak itxi haren interesetan kalte egiten duten natura-hondamen, delinkuentzia edota segurtasun faltaren aurrean. Horregatik Noski Consulting–ek behar bakoitzera egokitutako erantzunak ematen ditu.

Gai honen inguruan dauden egitura sendoak eskasak izanda, benetazko irtenbideak bilatzen ditugu, jomugetako gestoren beherretara egokitzen direnak, turistek euren burua segurua sentitu dezaten asmoarekin. Adituak gara gai berezi hau jorratzen, eta aholkularitza eskaintzen diegu instituzio pribatu zein publikoei krisi estruktural edo behar den unekoaren gestioan.

Arlo honetako zerbitzuen artean honakoak daude:

1)    Turismoko Segurtasun sistemak hainbat arloetan dauden gabeziak gainditzeko: zerbitzuak, azpiegiturak, araualdia, sektoretako egiturak, etab.
2)    Prestakuntza eta aholkularitza integrala
3)    Turismoko Segurtasunari buruzko diagnosiak eta txostenak.
4)    Biltzar, foro, tailler eta kongresuen antonlakuntza.
5)    Gestioa eta komunizaioa krisi egoeratan

Era berean, Noski Consulting-eko gerentea den eta aholkulari moduan 30 urtetik gorako esperientzia duen Iñaki Garmendiak turismoko segurtasunari buruzko hainbat egungo gai eta kontu teorikoak jorratzen ditu  TURISMO Y SEGURIDAD blog-ean.

 

Ezagutza globala, tokiko esperientzia

PEZ

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.

Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.

Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.

Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.

Ondorengo elkarteetako bazkideak gara:

omtaecit2

rss-logo logo_linkedin logo_hosteltur

pacto_verde