Inicio

Noski-ren Azkenekoa

gipuzkoa

ENO-GASTRONOMIA PRODUKTUAREN MERKATURATZE PLANA GIPUZKOAKO OSTALARITZA ELKARTEARENTZAT

Noski Consulting Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea osatzen duten jatetxe, ostalari eta hoteletako enpresen eno-gastronomia produktua merkaturatu eta sustatzeko plana egiten ari da. Helburutzat dugu enpresa hauek merkaturatu eta saltzeko formula berriak hartzea, lehiakortasun maila altuago eukitzea eta euren salmenten kopurua igotzea.

Gehiago irakurri

   
sica_centroamerica

SISTEMA DE TRANSMISIÓN, MONITOREO Y SEGUIMIENTO DE DENUNCIAS DE TURISTAS Y EXCURSIONISTAS

SICA-k (Sistema de Integración Centroamericano) bultzatutako Ertamerikarako Segurtasun Turistikoaren Planaren barnean, Noski Consulting enpresa “Sistema de transmisión, monitoreo y seguimiento de denuncias de turistas y excursionistas” izenpeko lana gauzatzen ari da.

Gehiago irakurri

   
costa_vasca

EUSKADIKO TURISMO MARKETIN PLANA-ren EZARPENA

2010-2013ko Euskadiko Turismo Planaren berrikuspenaren barruan, Noski Consulting-ek  Ekintza-planaren ezarpena egin du. Ezarpen honek produktu-taktita anitzak ditu zeinetan esperientzia sistema berria, playground eta zirkuito turistikoak daude, baita DMC (Destination Management Company) bat garatzeko gida baten osaketa ere.

Lan hau THR enpresarekin batera gauzatzen ari da Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia-rentzat.

Gehiago irakurri

   
medina_rioseco

"LAS EDADES DEL HOMBRE" MEDINA DE RIOSECO-n

Izen bera duen Fundazioak antolatutako “Las Edades del Hombre” erakusketaren XVI. Edizioa dela eta, Noski Consulting Tour S.L. Medina de Rioseco-ko udalaren garapenerako aukerak turismoaren arloan aztertzen dituen ikasketa bat egiten ari da.

Ikasketa hau herri honetako Udalak berak eskatu du, eta Ocioh! Enpresarekin batera gauzatzen ari da. Iniziatiba hau, erakusketari begira, udalean turismo estrategia eta ekintzak finkatzeko asmoarekin bultzatu da.

   
valle_salado2

AÑANAko GATZ HARANA SUSTATZEKO PLANA

Noski Consulting “Añanako Gatz Harana” pruduktu gastronomikoa sustatzeko turismo plana gauzatzen ari da, 2011etik aurrera abian jartzeko asmoarekin. Arlo turistikoa dugu Arabako bazter honen berreskuratzearen zutabe nagusietako bat. Orain arte, turismoaren jarduera zerbitzu gutxitan onarritu bada ere (bisita gidatuak, interpretazio-gunea eta beste zenbait zerbitzu), aurrerantzean  ondarearen zaharberritze lanak, gatzaren ekoizpena eta ingurugiro eta kultur gestioa, turismoaren erabateko bultzadarekin biribilduko dira.

Gehiago irakurri

   

Ezagutza globala, tokiko esperientzia

PEZ

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.

Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.

Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.

Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.

Ondorengo elkarteetako bazkideak gara:

omtaecit2

rss-logo logo_linkedin logo_hosteltur

pacto_verde