Inicio

Noski-ren Azkenekoa

sagardun

DONOSTIALDEAKO TURISMOKO ESTRATEGIA

Noski Consulting Donostialdea eskualderako estrategia turistikoa diseinatzen ari da. Honetarako sagardoaren kultura eta honen inguruakoak hartzen ditu oinarritzat, besteak beste sagardoaren produkzio lana, txotxaren erritua, sagardotegia, edo jai herrikoiak. Apurka apurka, sagardoaren kultura turismoko jarduerara irekitzen ari da eta, lurralde honetako beste baliabide eta erakargarritasunekin bat eginez, egundoko potentziala du.

Gehiago irakurri

   
labraza

REINTERPRETAR LABRAZA

Noski Consulting-go gerentea den Iñaki Garmendiak, Labrazako herrian antzematen diren aukera turistikoei buruz bere iritzia ematen du Noticias de Álava egunkarian. Paperezkoa edizioan besterik ez da argitaratu, baina ondorengo estekan sakatu ezkero, irakurtzeko aukera izango duzue.
   
euskalduna

NOSKI CONSULTING-EK PARTE HARTZEN DU MOVE 2011AN

Eskualde Turismoaren Neurketari eta Azterketa Ekonomikoari buruzko II. Nazioarteko  Konferentziaren bigarren edizioa Urriaren 27-29an izan zen Bilbon. Konferentzia honek mundu osotik etorritako profesionalak bildu ditu eta, bertan, garrantzizko gaiak jorratu dira turismoko politika diseinatu ahal izateko eta behar den moduan eskualde mailan ezartzeko; batez ere, neurketan eta ikerketan enfasi berezia jarriz, hauek guzti honen oinarria baitira.

Gehiago irakurri

   

KATALUNIAKO TURISMO AGENTZIAREN WORKSHOPS-EI BURUZKO BIDEOA

 

 

Irailaren 28 eta 29an, Kataluniako Turismo Agentziarako Madrid eta Bilbon antolatutako workshops-ei buruzko bideo labur bat prestatu dugu. Minutu bateko iraupena du eta bereizmen handiko formatoan ikus dezakezue.

   
policia_turistica

ERTAMERIKARAKO TURISMOKO SEGURTASUNEKO PRAKTIKA ONEN GIDALIBURUA

Noski Consulting-ek  Turismoko Segurtasuneko Praktika Onen Gidaliburua egiten ari da SICA (Sistema de Integración de Centroamérica) erakundearentzat, Fondo España – AECID-en babesarekin. Panama, Costa Rica, Nicaragua, Honduras, Guatemala, El Salvador eta Belice-ko herrialdeek osatzen duten euskualde honetako praktika onen kodeak, turismoko poliziak, turismoko instituto nazionalak eta enpresetako sektorea koordinatzea dugu helburu nagusia.

Gehiago irakurri

   

Ezagutza globala, tokiko esperientzia

PEZ

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.

Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.

Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.

Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.

Ondorengo elkarteetako bazkideak gara:

omtaecit2

rss-logo logo_linkedin logo_hosteltur

pacto_verde