Inicio

Noski-ren Azkenekoa

tablets

NOSKI-k KALITATE ETA IKT PROGRAMAK EZARTZEN DITU EUSKADIN

Varios técnicos de producto y competitividad de Noski Consulting trabajan en las comarcas de Euskadi en tareas como la implementación y seguimiento del sistema de buenas prácticas de calidad SICTED y la participación en mesas de turismo y sectoriales.
En esta misma línea, Noski participa en la implementación del programa de buen uso de las TICs en el sector turístico. Este plan de Gobierno Vasco y Basquetour pretende mejorar el servicio al cliente y la gestión en 120 empresas, entre ellos establecimientos rurales, de hostelería, oficinas de turismo o empresas de transporte. Se busca promover la innovación y optimizar la utilización de las nuevas tecnologías. El programa está enmarcado en uno de los ejes estratégicos del Plan de Competitividad e Innovación de Turismo Vasco 2010-2013. Las empresas que superen satisfactoriamente el programa se convertirán en la primera promoción certificada de España en Buenas Prácticas en el uso de las TICs.
Noski Consulting-eko hainbat produktu eta lehiakortasun-teknikarik Euskadiko eskualdetan lan egiten dute hainbat jardunetan; besteak beste SICTED sistema barruko Jardunbide Egokien ezarpena eta jarraipenean, edo Turismo Mahaietan eta Azpisektore Mahaietan parte hartuz.

Gehiago irakurri

   
workshop

COSTA BRAVA-PIRINEU GIRONA-ren WORKSHOP-a MADRILEN

Noski Consulting-ek Patronato de Turisme Costa Brava Girona erakundearekin lan egin du Madrilgo Hotel Mercure Santo Domingo-ko Natura aretoan egin zen Costa Brava eta Pirineu Gironari buruzko Workshop-en antolakuntzan. Workshop honetan Hotelek, zerbitzu-enpresek eta Turisme Garrotxa, Vall de Núria edo Vías Verdes de Girona bezalako erakunde turistikoek parte hartu zuten.
Ekitaldira, Madrilen kokaturik dauden Espainako hainbat handizkako agentzi eta tour-operadore joan dira. Baina, bertaratu zirenen artean ere, Portikorural edo Trivago bezalako on-lineko gida eta bilatzaileen ordezkariak egon ziren. Aurkezpen honen helburu nagusia, Gironako turismo-baliabide baliotsuak eragutaraztea izan zen, Madrilgo eta Espainako merkatuetan turismo-helmuga honen posizionamendua hobetzeko asmoarekin; eta, era berean, Gironako turismo-eragile eta Madrilgo bidaia-antolatzaile zein handizkarien arteko merkataritza-harremanak egin eta sendotzeko asmoarekin.
Noski Consulting-ek Patronato de Turisme Costa Brava Girona erakundearekin lan egin du Madrilgo Hotel Mercure Santo Domingo-ko Natura aretoan egin zen Costa Brava eta Pirineu Gironari buruzko Workshop-en antolakuntzan. Workshop honetan Hotelek, zerbitzu-enpresek eta Turisme Garrotxa, Vall de Núria edo Vías Verdes de Girona bezalako erakunde turistikoek parte hartu zuten.

Gehiago irakurri

   
balmaseda

ENKARTERRI ESKUALDEA SICTED PROGRAMARI ATXIKI DA, NOSKIREN AHOLKULARITZAREKIN

Noski Consulting-ek Bizkaiko Enkarterri eskualderi aholkua ematen dio SICTED-Kalitate Turistikoaren Sistema helmugetan izeneko programari atxikitzeko. Turespañak eta FEMP- Federación Española de Municipios y Provincias elkarteak bultzatutako programa hau hainbat printzipiotan oinarritzen da; besteak beste, bikaintasuna bezeriari zerbitzuan, etengabeko hobekuntzan edo toki turistiko eta baliabideen berreskuratze eta balorean jartzeko ekintzetan.
Programa honen lehenengo fasean, hogeitahiru establezimenduk parte hartu dute, hoien artean turismo-bulegoak, museoak, intrepretazio-guneak, gidariak, jatetxeak, tabernak eta hotelak barne direlarik. Noskik, in situ egiten du aholkularitza, establezimendu bakoitzak barne gestiorako eta turistei arreta emateko bere jardunbide egokien gida egin dezan, beti SICTED-ek eskatzen dituen baldintzak betez edo gaindituz
Noski Consulting-ek Bizkaiko Enkarterri eskualderi aholkua ematen dio SICTED-Kalitate Turistikoaren Sistema helmugetan izeneko programari atxikitzeko. Turespañak eta FEMP - Federación Española de Municipios y Provincias elkarteak bultzatutako programa hau hainbat printzipiotan oinarritzen da; besteak beste, bikaintasuna bezeriari zerbitzuan, etengabeko hobekuntzan edo toki turistiko eta baliabideen berreskuratze eta balorean jartzeko ekintzetan.

Gehiago irakurri

   
inaki_taller

SEGURTASUN TURISTIKOARI BURUZKO BILERA ETA HITZALDI ERRONDA LATINOAMERIKAN

Noski-ko gerentea den Iñaki Garmendiak, Mexiko, Peru eta Bolivian eskualdeako segurtasun turistikoari buruzko egindako bilera eta hitzaldi erronda bukatu du.
Bira honen lehenengo egonaldia, Mexikoko Rivieran Mayan antolatutako “X Foro Nacional de Turismo” deiturikoa izan da. Hurbil dauden lehendakaritzarako hauteskundeak direla eta, hautagai nagusiek, segurtasun turistikoan sakontzeko konpromezua azaldu dute, Mexikok berak, egundoko turismo-helmuga erakargarria izan arren, zoritxarrez turismoan eragiten duen biolentzia sufritzen baitu.
Peruko hiriburua den Liman, Iñakik, turismo garapen eta segurtasunean Ameriketako udalen zereginari buruzko tailer eta hitzaldietan parte hartu du, OMT-Turismoaren Munduko Elkartearen aditu moduan. Turismo helmugen kudeaketari buruzko hitzaldi magistrala eman zuen Iñakik, eta krisi uneak kudeatzeko kumunikazio estrategien inguruko tailerra bideratu zuen ere.
Azkenik, Andeetako eskualdea utzi gabe, Noski -ko gerentea, Boliviako Gobernuko turismo arduradunekin eta BID - Banco Interamericano de Desarrollo-ko ordezkariekin bildu zen turismo segurtasun eta komunikazioaren inguruko kontuak lantzeko.
Bidaia honen lehenengo balantze moduan, eskualde honen agintarien arteko turismo segurtasunarekin lotuta dauden kontuekiko gorantz doazen kezka eta sentiberatasuna azpimarratu behar dira. Latinoamerikak, datozen urteei begira, egundoko konfidantza du turismoan ekonomia eta gizarte garapenaren faktore gisa; eta, turismo segurtasuna oinarrizko sutabe dugu hazkunde estrategia horretan.
Noski -ko gerentea den Iñaki Garmendiak, Mexiko, Peru eta Bolivian eskualdeako segurtasun turistikoari buruzko egindako bilera eta hitzaldi erronda bukatu du.

Bira honen lehenengo egonaldia, Mexikoko Rivieran Mayan antolatutako “X Foro Nacional de Turismo” deiturikoa izan da. Hurbil dauden lehendakaritzarako hauteskundeak direla eta, hautagai nagusiek, segurtasun turistikoan sakontzeko konpromezua azaldu dute, Mexikok berak, egundoko turismo-helmuga erakargarria izan arren, zoritxarrez turismoan eragiten duen biolentzia sufritzen baitu.

Gehiago irakurri

   
turismo_rural_catalan

KATALUNIAKO PRODUKTU TURISTIKOAK MADRILEN

Noski Consulting-ek Kataluniako Turismoko Agentziak bultzatutako produktu turistiko estrategikoen aurkezpenak antolatzen ditu Madrilen. Ildo honetan, 6 ekitaldi desberdin egingo dira urte honetan zehar. Hain zuzen ere, ondorengo produktuak aurkeztuko dira: Parke Naturalak, Arango Bailara, Gironako hiria, Wellness-a, Antonio Gaudi-ri lotutako ondarea eta nekazal turismoko establezimenduen kategoria berria.


Gehiago irakurri

   

Ezagutza globala, tokiko esperientzia

PEZ

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.

Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.

Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.

Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.

Ondorengo elkarteetako bazkideak gara:

omtaecit2

rss-logo logo_linkedin logo_hosteltur

pacto_verde